Sara, Lucia, Erika eta Emma Super Nenak dira...eta honako elkarrizketa egin diote Esther 5.mailako Urkideko ikasleari.
Nor da Esther?
Gaur eskolan topatu gara Estherrekin. Oso dibertigarria den Urkideko ikasle bat da.
Horregatik aukeratu dugu honako elkarrizketa egiteko.
Zenbat urte dauzkazu??
10 urte dauzkat.
Anai-arrebarik dauzkazu?
Bai.
Nola deitzen da, eta zenbat urte dauzka??
Gabriela, 4 urtekoa.
Urkiden ikasten duzue??
Bai.
Zeintzuk dira gehien eta gutxien gustatzen zaizkizuen ikasgaiak??
Gustokoena, Heziketa Fisikoa da, eta gutxienekoa, Matematikak.
Zer da gehien gustatzen zaizuna jateko?? Eta gutxien??
Gustokoena…kaneloiak oso goxoak daudelako eta gutxiena barazki purea.
Gaur kolore beltza daukazu arropan, zure kolore gustokoena al da?
Ez, nire kolore gustokoena morea da.
Azkenik, nor da zure lagunmina?
Naiara.
Garbiñek, Marianak eta Jaionek Happy Happy taldea osatzen dute eta Urkide ikastetxeko irakasle berezi batekin egon dira hizketan.
Gaur txokolatezko irakaslearekin topatu gara, korridorean eta galdera batzuk egin dizkiogu.
Hauxe Nick da, Nickek Urkide Ikastetxean lan egiten du. Ingeleseko irakaslea da.
Nick eta bere emaztea bi alabak dituzte: Monica, 19 urtekoa eta Nell 14 urtekoa.
Nickek ez ditu etxeko lanik bidaltzen, pentsatzen duelako eskolatik irtetzerakoan etxeko lanetan ez dugula pentsatu behar, eta gure motxilek asko pisatzen dutela.
Nickek bere klaseetan txokolatea ematen du, pentsatzen duelako ikasteko oso ona dela.
Nickek lagun asko ditu, baina ez daki nor den bere lagun-mina, lagun asko baititu.
Orain Nick bere bulegoan dago. Bere bulegoan hau da.
Guretzako Nick oso pertsona atsegina da eta bihotz onekoa. Denontzako Nick jainkoa bezalakoa da.
Espero dugu Nick beste kurtso batean ingelesa ematea.
Horrelakoa da Nick!!!!
Nereak, Aliciak eta Jaionek NAJ taldea osatzen dute eta Urkide ikastetxeko Ainhoa irakaslea elkarrizketatu dute.
MUNDUKO PERTSONARIK ONENA
Ainhoa oso atsegina da, egunero eskolatik ikusten dugu. Ainhoa zapatak desberdinak janzten ditu egunero, hau Ainhoaren ezaugarria da eta beregana hurbildu gara galdera batzuk egitera.
Zer egiten duzu eskolan?
5.Bko tutorea naiz eta umeak irakasten ditut.
Egunero zapatak desberdinak ekartzen dituzu. Zenbat zapata daukazu armairuan?
Ez dakit, pare asko.
Denda askotan.
Hemen jaten duzu? Zein da zure janari gustokoena?
Bai, egunero. Nire janari gustokoena pasta da.
Zein da zure kolorea gustokoena?
Urdina.
Eta urdinaz gain?
Orduan berdea.
Eta orain bi galdera pertsonalak. Zenbat urte dituzu eta zein da zure lagunmina?
34 urte eta Esti Saez de la Cuesta da nire lagunmina.